XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andereño lagun bati

Gai onetzaz amiaka aldiz itzegin diñagu.

¡Baña alperrik! ¡Lotsik ez den!....

Lengo jai batian, bular gañian lauburu izugarri batekin ikusi iñunatan.

Eta, ¿zer egiten unela uste den?.

Mutil bati elduta Schottis dantzatzen abillenen.

Amona zan bat anken gañian ba lego, ibilli bearko unan zuzenago! Gezurra zirudin abertzalia aizela esatiak ere.

España txarra omen den.

¡Bai berriz ere zuek indarra ematen ba diozue!.

Aizan pinpoxa.

Oroitzen al aiz, ire anai Gobiernora eraman zutela ta, nola etorri itzanen nigana begi bietatik malkua darionela español guziak Zurriolan bera bota bear genitukela esanaz?.

Ba, ikusten detanaz, ura dana gezurra unan!.

Ire malkuak? Aiek ere bai.

Udarako ebi tantuen itxura aundia zutenak; oiek aidian legortzen ditun; begitik atera baño egin ez dutenerako aiek....

Anaia ez, I sartu biar iñuten espetxian España'ko oiturak maitatzeagatik.

¿Txistun zergatik dantzatzen ez aiz? Ez dakiñela? ¡Ikastan!.

Dantza lotuan ere ez akiñen, baño, noizbait ikasi den.

Azkian ere bai, saiatu ezkeroz.

Baño...¡Ortzion ba koxka! Ik or daukan aur ori bear: ¡Gogua!.

¡Gora Euzkadi Azkatuta!! maiz esan baño, ori erakusteko garaia danian, bi txakur txikin saltzeko ajolik ez.

Olakuak ditun ire negarrak....

Nere eskuan balego, odolezko malkoak ixuri eraziko nizkiken....

Ire bular gañian daramanen lauburu ori kendu al baneza, ez unan denbora luzian egongo.

Ez orixe!.

Lotsagarria den lagun, i bezelako emakumeak, euskotar abertzaliak izatea....

Ta... agur.

Gaurko aski diñat; baño, berriz ere gai onetzaz jardunaldi bat egingo diñagu.

Bitartean, besarkada bategaz agur dagin, ire lagun onek.

Zaloña.